Lege Oharra

 

Honako dokumentu honek Eider Ugalde Alberdi Bitartekari Profesionalak interneten eskaintzen duen Web hau Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.

 

Web honetarako sarbidea baldintzatua dago, izan ere, edozein erabiltzailek klausula hauetan dauden termino, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako legezko abisuak aurrez irakurri eta onartu behar ditu.

 

Web honetan sartzea doanekoa da eta Weba ikusteko ez dago aurrez izenik eman edo inon erregistratu beharrik.

 

Egon litezkeen beste webgune batzuetarako konexioak eta erabiltzaileak konexio horiei eman liezaiekeen erabilera, Erabiltzeko Baldintza Orokor hauen eta aipatutako webguneek eskatzen dituzten baldintza espezifiko posibleen mende daude.

 

Baimendutakoa ez den bestelako edozein erabilera berariaz debekatuta dago.

 

WEB HONEN TITULARRAREN IDENTITATEA

 

Hona hemen Web honen arduraduna identifikatzeko datuak:

 

Eider Ugalde Alberdi, Moiua Bidea 2, 20570 Bergara, contact@bitartekaria-mediadora.com. Euskadiko Bitartekarien Erregistroan inskribatua 197. zenbakiarekin eta Justizia Ministerioaren Bitartekarien eta Bitartekarien Erakundeen Erregistroan inskribatua.

 

Humanitateak-Enpresan lizentziatua. Mondragon Unibertsitatea. 2001.

 

Familia Bitartekaritzako Espezialistaren Masterra. Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofiziala. 2015.
(Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak homologatutako titulazioa eta Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusiak egiaztatutako jarduera).

 

Bitartekaritza Zibileko eta Merkataritza Bitartekaritzako Espezializazio Diploma. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala – UHUN. 2016

 

Hizkuntza-gaitasun natiboa/elebiduna (euskara-gaztelania)

 

Bitartekarientzako Europako jokabide-kodera atxikituta (Web orrialde honen atal Profesionala ikusi).

 

2008/52/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko maiatzaren 21ekoa.
5/2012 Legea, uztailaren 6koa, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa.
1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Euskadiko Familia Bitartekaritzakoa.

 

ZERBITZU EMAILERAN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

 

Zerbitzu hornitzaile gisan, Eider Ugalde Alberdi Bitatekari Profesionalak (aurrerantzean Bitartekari Profesionala) derrigortua dago Web honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin izan litezkeen jakinarazpenen sekretua eraginkorki bermatzera eta baita plantea litezkeen balizko erreklamazioei erantzutera ere. Web orrialde honek ez ditu bere bisitarien datu pertsonalak jasotzen ez biltegiratzen, erabiltzaileak bere borondatez eskaintzen dituenean izan ezik.

 

Bitartekari Profesionalak gaitasuna du, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi barik, Webean, konfigurazioan nahiz aurkezpenean dagoen informazioan aldaketak edo eguneratzeak egiteko; eta hori alde batera utzirik, erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen saiatuko da, egoerak hala egiteko aukera ematen duenean.

 

Bai Weberako sarbidea bai bertako informazioari eman dakiokeen erabilera hori egiten duenaren erantzunkizun esklusiboaren pean egongo da. Bitartekari Profesionalak ez du informazioa jaso eta erabiltzetik etor litezkeen ondorio, kalte edo okerren gaineko erantzunkizunik izango haren eskumenen erabilera hertsian jarraitu behar dituen legezko xedapenen aplizaiotik etor litezkeen jarduerak salbuetsiz.

 

Bitartekari Profesionalak ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, informazioa edo eskainitako zerbitzuak, aplikagarri diren legeen bertutez eman beharreko bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatutako bermeak izan ezik.

 

Bitartekari Profesionalak ez du, hala dagokionean, hirugarren pertsonek emandako edukia bermatzen, eta ez du bermatzen emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna, informazio horri erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak eman diezaioketen xederako.

 

DATUEN BABESA

 

Web orrialdeak ezin du erabiltzailearen nortasunari buruz ezer jakin, baldin eta webeko orrialdeetan dauden datu-orrietako bat bete eta igortzen ez badu, Bitartekari Profesionalak eskaerari erantzun diezaion. Datu-orri horietan eskatzen diren datuak oinarrizkoak dira, eta, beraz, premiazkoak, Bitartekari Profesionalak erabiltzaileari erantzun diezaion. Erabiltzaileak, hortaz, ados egongo da bere datu pertsonalak Bitartekari Profesionalak Moiua Bidea, 2, 20570 Bergara –Gipuzkoa duen fitxategian erregistratzearekin. Gainera, eskubidea izango du datuetan sartu eta horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko, bai eta horien tratamendua mugatzeko edo eragozteko ere. Eskubidea du emandako baimena nahi duenean kentzeko eta erreklamazioa aurkezteko, bereziki ohiko bizilekua edo lantokia duen edo ustezko arau-haustea gertatu den estatu kidean datuen babesaren alorrean eskumena duen kontrol-agintaritzaren aurrean.

 

ERABILTZAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

 

Uneoro, Web honetako zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, indarreko legeriari jarraituz, Bitartekari Profesionalak jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.

 

Erabiltzaileak ez du egingo, Bitartekari Profesionalak haren eskura jartzen dituen zerbitzuen bitartez, edukiei kalterik edo alteraziorik eragin diezaiekeen ekintzarik eta ez du Webaren funtzionamendu ona oztopatuko, beti ere inolako arazo teknikorik eragin gabe, birus informatikorik eraman lezakeen elementurik transferitu gabe edo Web hau erabat edo partzialki kaltetu, interferitu edo eragotzi gabe, eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa kontrolatu edo aldarazi gabe.

 

WEBGUNEAREN ETA BERE ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIKO BERMEEN ETA ERANTZUNKIZUNAREN ESKLUSIOA

 

Bitartekari Profesionalak ez du bermatzen Webgune honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna.

 

Hala, Webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraitutasun faltatik erator litekeen ezelako kalteengatiko edozein erantzunkizunetatik kanpo geratzen da.

 

Edonola ere, Bitartekari Profesionalak bere ahalegin onenak egingo ditu Web honen eskuragarritasun jarraituari eusteko.

 

Bitartekari Profesionalak erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak, hirugarrenei bertara sartzea galarazteko. Bitartekari Profesionalak erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatuko duten beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak ezarri ditu.

 

Ildo horretan aipatutako Bitartekari Profesionalak datuon ezagutza geratuz gero sor litezkeen kalteekiko ardura guztietatik kanpo geratzen da.

 

Bitartekari Profesionalak gai honi buruz segurtasuna bermatzeko egokiak diren neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du kontrolatzen ez bermatzen Web orrialde honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo haren sistema informatikoan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategiaetan alterazioak eragin litzakeen birusik nahiz bestelako elementurik egongo ez denik.

 

Bitartekari Profesionalak edukietan birusik egotearen ondorioz sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan izan litezkeen alterazio eta kaltegalerengatiko edozelako erantzukizunetik kanpo geratzen da.

 

Bitartekari Profesionalak ez du bermatzen Webera sartzean edo edukian errorerik egongo ez denik. Hori dela eta, erabiltzaileak Webren nabigazioan zehar sor liezaiokeen fidagarritasun, erabilgarritasun edo espektatiba faltsuei lotutako edozein erantzukizunetatik kanpo uzten du Bitartekari Profesionala.

 

JABETZA INTELEKTUALA

 

Web honen eta bertan dauden elementuen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Bitartekari Profesionalaren titulartasuna dute, salbu-eta edukiez hornitzeko dagokion kontratua sinatua duen enpresetakoak, jabetza intelektual eta industrialaren nazio eta nazioarteko arauek babestuta daudenak. Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazio eskubideen erabilpen esklusiboa aipatutako konpainiari dagokio.

 

Web honetan dauden Bitartekari Profesionalaren diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, ikur bereizle edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta iturri eta objektu kodeak Bitartekari Profesionalaren titulartasuna dute, zeinari horien gaineko ustiapen eskubideak legez eta esklusiboki dagozkion.

 

Web honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehenago aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta jasotako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

 

Soilik baimentzen da erabilpen pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea, baina hori ez da hirugarren persona edo entitateetara hedatzen.

 

Hertsiki debekatuta dago erabiltzaileak Web hau aldatzea edukian eragina izan dezakeenean, hala nola esteketan (edo linketan) eta antzekoetan.

 

ESTEKAK EDO LOTURAK

 

Bitartekari Profesionalaren aurretiazko eta esanbidezko baimen barik ezingo da beste edozein Webetatik Atarirako inolako estekarik ezarri.

 

Web orrialde honek Bitartekari Profesionalak gestionatzen ez dituen beste atari edo wegune batzuekiko esteka edo loturarik edukiko balu, sozietate honek adierazten du ez duela aipatutako atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. Web honek izan litzakeen estekak soilik inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. Web honek izan litzakeen estekak soilik eskainiko dira informazioa jasotzeko erreferentzia gisan, haietan eskaintzen diren eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruzko batere baloraziorik egin gabe.

 

Betiere, Bitartekari Profesionalak hirugarren horiek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko erantzukizunetatik kanpo geratzen da, zerbitzu horiekin lotuta jar litezken edozelako erreklamazio eta demanden aurrean.

 

COOKIE-AK

 

Webgunean cookieak erabiltzen ditugu orrialdeak bisitatzen dituzunean. Besteak beste, zure nabigatzailea, hautatu duzun hizkuntza eta ezarpenei lotutako beste elementu batzuk ezagutzeko balio dute; azken batean, webgunean normaltasunez nabigatzen laguntzen dizkizuten elementuak dira.

 

Gure cookieak ez ezik hirugarrenenak ere erabiltzen ditugu.

 

Cookieen politika horretan aldaketak egin daitezke. Beraz, aldiro-aldiro gainbegiratzea gomendatzen dizugu, egoki informatuta egon zaitezen.

 

Dena dela, zeure nabigatzailearen ezarpenetan cookieen inguruko lehenespenak aldatzeko aukera duzu, cookieak jasotzen dituzunean horren berri eman diezazun eta, hala nahi baduzu, ordenagailuan ezartzea galarazteko.

 

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

 

Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta Bitartekari Profesionalaren arteko edozein harreman ere, espainiar legeriari jarraituko diote.

 

Baldintza Orokor hauen existentziatik edo edukitik edo erabiltzailearen eta Bitartekari Profesionalaren arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak, izan lezaketen bestelako edozein foru esanbidez ukatuta, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboaren mende jartzen dira.