Bitartekaritza |
Bitartekaritza |
Zergatik bitartekaritza?
Bake sozialaren zerbitzurako tresna bat da. Bizitza osasungarriago baterako funtsezkoa den elkarrizketa zintzo bati ekiteko modua aurkitzen laguntzen du. Eta, bereziki, jokoan dagoenak balio handia duenean, iritziak desberdinak direnean eta emozioek indarra hartzen dutenean.
Zer da bitartekaritza?
Hirugarren pertsona inpartzial eta aditu batzuen esku-hartzean oinarritutako prozedura bat da. Pertsona horiek gatazketarako konponbide adiskidetsuak beren kabuz lortzen laguntzen diete inplikatutako aldeei.
Zertarako balio du bitartekaritzak?
Aldeak eraginpean hartzen dituzten gatazketarako konponbideak bilatzeko. Izan ere, horrek aldeen arteko komunikazioa errazten du, eta aldeen arteko gatazka-egoera eta konpontzeko behar den denbora murrizten ditu. Halaber, konponbide bideragarriak eta onargarriak lortzeko aukera errazten du eta aldeen arteko etorkizuneko harremanei eusten laguntzen du.
BITARTEKARITZA |
Zergatik bitartekaritza? Bake sozialaren zerbitzurako tresna bat da. Bizitza osasungarriago baterako funtsezkoa den elkarrizketa zintzo bati ekiteko modua aurkitzen laguntzen du. Eta, bereziki, jokoan dagoenak balio handia duenean, iritziak desberdinak direnean eta emozioek indarra hartzen dutenean.
Zer da bitartekaritza? Hirugarren pertsona inpartzial eta aditu batzuen esku-hartzean oinarritutako prozedura bat da. Pertsona horiek gatazketarako konponbide adiskidetsuak beren kabuz lortzen laguntzen diete inplikatutako aldeei.
Zertarako balio du bitartekaritzak? Aldeak eraginpean hartzen dituzten gatazketarako konponbideak bilatzeko. Izan ere, horrek aldeen arteko komunikazioa errazten du, eta aldeen arteko gatazka-egoera eta konpontzeko behar den denbora murrizten ditu. Halaber, konponbide bideragarriak eta onargarriak lortzeko aukera errazten du eta aldeen arteko etorkizuneko harremanei eusten laguntzen du. |
1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzakoa
Borondatea
Konfidentzialtasuna
Gardentasuna
Zuzenbidearekiko errespetua
Inpartzialtasuna
Neutraltasuna
Malgutasuna
Kontraesaneko eztabaida
Berehalakotasuna
Fede ona
5/2012 Legea, uztailaren 6koa, auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzkoa
Borondatez eta askatasunez erabiltzea
Aldeen berdintasuna eta bitartekarien inpartzialtasuna
Neutraltasuna
Konfidentzialtasuna
Leialtasuna, fede ona eta elkarrekiko errespetua
Aldeek askatasun osoa dute prozedura hau aukeratzeko, baita noiznahi erabili edo bertan behera uzteko ere.
Bitartekaritza-prozesuan hitzez edo dokumentu bidez lortutako informazio guztia konfidentziala izango da.
Bitartekariaren inpartzialtasuna.
Bitartekariaren zeregina aldeek bitartekaritzapean jarritako arazorako konponbideak beren kabuz lortzea izango da.
Aldeek fede onaren eta elkarrekiko errespetuaren eskakizunei jarraikiz jokatu behar dute.
-Bitartekaritzara jotzea.
-Bitartekaria aukeratzea.
-Prozedura edozein fasetan bertan behera uztea.
-Bitartekari berri bat izendatzea.
-Bitartekaritza hasi aurretik haren kostua ezagutzea.
-Bitartekariaz kanpoko aholkularitza edukitzea.
-Errespetua lortzea eta bere jardueran askatasun osoz eta independentziaz jardutea.
-Prozesurako beste pertsona batzuk proposatzea.
-Bitartekaritza-zereginak egiteari uko egitea.
-Bitartekaritzaren printzipioak betetzea.
-Bitartekariari ordainsariak eta sortutako gastuak ordaintzea.
-Epaiketetan edo instrukzio judizialeko egintzetan bitartekariaren deklarazioa ez eskatzea.
-Independentziaz jardutea.
-Bitartekaritzaren printzipioak betetzea.
-Bitartekaritza-jarduera egitea.
-Aldeen arteko komunikazioa erraztea.
-Aldeek akordioak askatasun osoz, borondatez eta hertsapenik gabe lortzeko behar adinako informazioa eta aholkularitza izan dezaten bultzatzea.
-Akordioaren azken dokumentua (baldin badago) idatzi, sinatu eta aurkeztea.
-Legean aurreikusitako bateraezintasun-inguruabarrak agertzen direnean ez esku hartzea.