
15 Mai Ahal da!
Atal berria dugu, bertan arrazoia, emozioa eta ekintzak sortzen duten trianguloaz hitzegingo dugu. Edo, beste era batera esanda, burua, bihotza eta gorputza. Hau guztia, bitartekaritza jarduerak dituen espezialitateen testuinguruan kokatuz.
Familia Bitartekaritza espezialitatea jorratuz hasiko gara eta bere baitan sortzen diren ondorengo gatazkak:
– Ahaidetasunezko lotura edo ezkontzazko lotura duten pertsonen artekoak, izatezko bikotea edo bizikidetza-taldea osatzen duten pertsonen artekoak.
– Bikote-harremana hausten denean sortzen diren gatazkak.
– Gurasoen artekoak, mantenua dela eta senideen artean sortutakoak.
– Harrera-familien eta familia biologikoen artekoak.
– Gurasoen eta aitona-amonen artean sortutako gatazkak.
– Mendeko pertsonen eta haiek zaintzen dituzten senideen arteko gatazkak kontutan izanik.
– Ahaztu gabe, jaraunspenak, oinordetzak edo familia-negozioak sortutako gaztakak.
Gai guzti hauek eduki zabala dute eta era ulergarri eta erraz batean landuko ditugu, oinarrizko gaietan era egokienean mugi gaitezen eta, horrela erabakitzen badugu, profesional baten bitartez kudeatu ahal ditzagun.
Zeren, edozein gatazketan gure burua menperatuta eta gaindituta ikusi daiteke une horretan sentitzen ditugun emozioengatik. Eta egoera horrek blokeatu egiten gaitu eta ezin dugu aurrera egin era osasungarri eta positibo batean. Azken finean, pertsonak gara, erlazionatu egiten gara eta lotura emozionalak sortzen dituguz. Gatazka bat sortzen denean, gaiaren arabera jarrera bat hartzen dugu, ezin ditugu sahiestu gai horrekiko digutun interes pertsonalak eta hala, gure lehentasunak ordenatzen dituguz beste pertsonekin bat ez joan harren. Gatazka hau kudeatu daiteke, eta kudeatu beharko litzateke egitura batekin, bitartekari profesional baten laguntzarekin egin daiteke, komunikazioa bideratzen une horretan aurkezten duen egoeraren arabera eta prozesuan borondatez eta kontzienteki partehartuz.
Gure esku dugu gatazkak ebazteko bidea, landutako irtenbideak aurki ditzagun eta onartu ditzagun, honek denboran hartutako erabakien mantenimendua ziurtatzen lagunduko digu modu arduratsu eta pozgarri batean. Egoera berbideratu dezakegu, hobetu dezakegu eta hondamendi hori ekidin dezakegu pake gehiago izanez. Pentsatu, baloratu irabazi dezakezuna eta ez gaitzetsi ezer aurrez probatu gabe. Aukera bat emaiozu bitartekaritzari.
Ez dago iruzkinik