BITARTEKARIENTZAKO EUROPAKO JOKABIDE – KODEA

Jokabide-kode honek hainbat printzipio ezartzen ditu, eta bitartekari indibidualen esku uzten da (norberaren erantzukizunpean) horiek betetzea. Gai zibilei eta merkataritza- gaiei lotutako bitartekotza mota orotan aplikatu ahal izatea lortu nahi da.

Bitartekaritza-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek ere har dezakete konpromiso hori, eta beren babesean diharduten bitartekariei kodea bete dezaten eska diezaiekete. Erakunde horiek, nolanahi ere, bitartekariek kodea bete dezaten bultzatzeko hartzen ari diren neurriei buruzko informazioa zabal dezakete (prestakuntzari, ebaluazioari eta ikuskapenari lotutako neurriei buruzkoa, adibidez).

Kodearen ondorioetarako, bitartekaritza prozesu gisa definitzen da, non bi alderdik edo gehiagok hirugarren bat –“bitartekaria” aurrerantzean– izendatzea adosten duten, gatazka bat konpontzeko judizioz kanpoko akordio bat lortzen lagun diezaieten, prozesu horri estatu kide bakoitzean ematen zaion izena edozein izanik ere.

Kodea betetzean, ez dira kaltetuko legeria nazionala eta lanbide zehatzei dagozkien arauak.

Bitartekaritza-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek beren testuinguru espezifikora, eskaintzen dituzten bitartekaritza-zerbitzu desberdinetara edota eremu jakin batzuetara (hala nola familia-bitartekaritzara edo kontsumitzaileen bitartekaritzara) egokitutako kode xehatuagoak garatu ditzakete.

1. BITARTEKARIEN GAITASUNA ETA IZENDAPENA

1.1. Gaitasuna

Bitartekari guztiek gaitasuna izan beharko dute, eta ongi ezagutu beharko dute bitartekaritzaren prozesua. Funtsezkoa izango da prestakuntza egokia izatea eta gaitasun teoriko eta praktikoak etengabe eguneratzea, indarrean dauden egiaztapen – arauak edo egiaztapen – sistemak kontuan hartuta.

1.2. Izendapena

Bitartekariak alderdiekin adostuko ditu bitartekaritza egiteko egunik egokienak. Bitartekariak , nolanahi ere, bitartekaritza egiteko beharrezkoa den prestakuntza eta gaitasuna duela ziurtatuko du izendapena onartu aurretik, eta, alderdiek eskatuta, bere prestakuntzari eta esperientziari buruzko informazioa emango die.

1.3. Bitartekariaren zerbitzuen publizitatea/sustapena

Bitartekariek beren zerbitzuen publizitatea egin dezakete, betiere era profesional, zintzo eta duinean.

2. INDEPENDENTZIA ETA INPARTZIALTASUNA

2.1. Independentzia eta neutraltasuna

Zereginarekin hasi edo jarraitu aurretik, bere independentzian eragina izan dezakeen edo interes – gatazka bat eragin diezaiokeen zirkunstantzia ororen berri eman beharko du bitartekariak. Betebehar hori prozesu osoan bete beharko da.

Hona hemen zirkunstantzia horiek:

– Alderdi batekin harreman pertsonal edo enpresa – harreman bat izatea ,

– Bitartekaritzaren emaitzan finantza – interesa edo bestelako zuzeneko edo zeharkako interesa izatea, edo

– Bitartekariak edo bere enpresako kide batek alderdietako batekin edozein eginkizunetan (bitartekaritza izan ezik) jardun izana.

Kasu horietan, bitartekaritza erabateko independentzia eta neutraltasunarekin egin dezakeela (eta, beraz, erabateko inpartzialtasuna berma dezakeela) ziur dagoenean baino ezin izango du onartu bitartekariak bitartekaritza (edo bitartekaritzarekin jarraitu), betiere alderdiek esplizituki onartzen badute.

2.2. Inpartzialtasuna

Bitartekariak inpartzialtasunez jokatuko du beti alderdiekin, eta hori frogatzen saiatuko da. Gainera, konpromisoa hartuko du bitartekaritza – prozesuaren esparruan bi alderdiei berdin laguntzeko.

3. BITARTEKARITZAREN INGURUKO AKORDIOA, PROZEDURA, ERREGULAZIOA ETA ORDAINSARIAK

3.1. Prozedura

Bitartekariak, nolanahi ere, alderdiek bitartekaritza – prozesuaren ezaugarriak eta berak – bitartekari gisa – eta alderdiek betetzen duten zeregina ulertzen dituztela ziurtatuko du.

Bitartekaritza hasi aurretik alderdiek bitartekaritza – akordioaren baldintzak (bitartekariaren eta alderdien konfidentzialtasun – betebeharrari buruzko xedapenak bereziki) ulertu eta espresuki adostu dituztela ziurtatuko du bitartekariak bereziki.

Alderdiek eskatuta, bitartekaritza – akordioa idatziz egingo da.

Bitartekariak behar bezala egingo du prozedura, kasuaren inguruko zirkunstantziak kontuan hartua (botere – desoreka posibleak, legeria aplikagarria, alderdiek adierazitako nahiak eta gatazkaren inguruko akordio bizkor bat lortzeko beharra barne). Alderdiek askatasuna izango dute bitartekariarekin bitartekaritza nola egin behar den adosteko (erregelamendu bati jarraituz edo beste era batean).

Beharrezkotzat hartuz gero, bitartekariak bereiz entzun diezaieke alderdiei.

3.2. Prozesuaren inpartzialtasuna

Alderdiek prozesuan eraginkortasunez parte har dezaketela ziurtatuko du bitartekariak.

Hala badagokio, bitartekariak alderdiei jakinaraziko die, eta amaiera emango dio bitartekaritzari honako kasu hauetan:

– Bitartekariaren ustez aplikaezina edo legez kanpokoa den akordio bat lortzen bada (kasuaren zirkunstantziak kontuan hartuta), edo bere burua hori burutzeko gai ikusten ez badu, edota

– Bitartekariak bitartekaritzarekin jarraituta ere akordio bat lortuko ez dela uste badu.

3.3. Prozesuaren amaiera

Alderdiek jakinaren gainean egonda akordioa onartzen dutela eta akordioaren baldintzak ulertzen dituztela ziurtatzeko neurri egoki guztiak hartuko ditu bitartekariak.

Alderdiek noiznahi utzi ahal izango dute bitartekaritza bertan behera, justifikatu beharrik izan gabe.

Bitartekariak akordioa formalizatzeko moduaren eta akordioak indar betearazlea edukitzeko dituen aukeren berri eman diezaieke alderdiei, betiere haiek eskatuta eta bere eskumenen mugen barruan.

3.4. Ordainsariak

Bitartekariak aplikatu nahi duen ordainketa – moduari buruzko informazio osatua eman behar die beti alderdiei. Ez du bitartekaritzarik onartuko bere ordainsarien inguruko xehetasun guztiak alderdi guztiek onartu aurretik.

4. KONFIDENTZIALTASUNA

Bitartekariak bitartekaritzari buruzko edo hari lotutako informazio ororen konfidentzialtasuna gordeko du, baita bitartekaritza egiten ari izatearen edo egin izanaren konfidentzialtasuna ere, legezko edo ordena publikoko arrazoiak daudenean izan ezik. Era berean, legezko betebeharraren kasuan izan ezik, alderdi batek bitartekariei konfidentzialtasunez emandako informazioa ez zaie beste alderdiei emango haren baimenik gabe.