Pribatutasun Politika

 

Nor da zure datu pertsonalak tratatzearen arduraduna?
Nortasuna:     Eider Ugalde Alberdi
Posta-helbidea:     Moiua Bidea, 2, 20570, Bergara (Gipuzkoa)
Telefonoa:     638 76 48 89
Helbide elektronikoa:     contact@bitartekaria-mediadora.com
Datuak babesteko ordezkariaren (DBOaren) helbide elektronikoa:     contact@bitartekaria-mediadora.com

 

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Hauek dira bitartekari profesionalak interesatuek emandako informazioa tratatzearen helburuak: bitartekaritza profesionalari buruzko informazioa ematea; bitartekaritza profesionaleko prozedura bati ekitea; eratutako bitartekaritza profesionaleko prozedura garatzea; bitartekaritza-prozedura amaitzea; hartutako erabakiei jarraipena egitea; gestio administratibo, kontable eta fiskala; espedienteen gestioa eta komunikazioak estatistika-helburuekin administrazio publikoari helaraztea.

 

Bitartekaritza profesionalean zerbitzu espezializatua emateko, espediente bat sortzen da, prozeduran zehar emandako eta jasotako informazioarekin. Informazio horri dagokionez ez da erabaki automatizaturik hartuko.

 

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Bitartekaritza-prozedura amaitzen denean, aurkeztutako dokumentuak itzuli egingo zaizkio alde bakoitzari. Aldeei itzuli behar ez zaizkien dokumentuekin, bitartekariak 4 hilabetez gorde eta zaindu beharreko espediente bat osatuko da.

 

Zer segurtasun-neurri hartuko dira zure datu pertsonalekin?
Goi-mailako segurtasun-neurriak hartuko ditugu, tratamendu mistoko —automatizatua eta eskuzkoa— sistema baten bidez.

 

Datuen babesa eta isilpekotasuna sistema automatizatu zifratuen bidez bermatzen da. Eskuzko sistemak, berriz, giltzaz babestutako biltegiak dira.

 

Datuen baimendu gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurkako neurriak sarrera mugatuaren bidez kudeatzen dira.

 

Zer legitimazio dago zure datu pertsonalak tratatzeko?
Zure datuak tratatu ahal izateko lege-oinarria zure baimena lortzean datza, alegia borondatez eskatu duzun bitartekaritza profesionalaren jarduerako helburu zehatz bat edo hainbat lortzeko baimena.

 

14 urtetik beherakoen baimena legezkotzat hartzeko, adin txikikoaren guraso-ahalaren titularrak eman edo baimendu beharko du.

 

Datuen tratamendua ezinbestekoa da, bitartekaritza-prozeduraren eraketa-saioa gauzatzeko eta berorren akta jasotzeko. Halaber, beharrezkoa da bitartekaritza amaitu dela adierazten duen azken akta eta aldeek hartutako balizko erabakia idazteko ere. Bitartekaritza profesionalaren jarduerari eta bitartekaritzari buruzko informazioaren gaineko isilpekotasunaren legezko obligazioa bete behar da, baita datu pertsonalen kategoria berezien tratamenduaren alorrean ere. Honi dagokionez, ezin izango da epaiketetan edo instrukzio judizialeko egintzetan bitartekariaren deklarazioa edo dokumentazioa ematea eskatu. Aldeek esanbidez eta idatziz konfidentzialtasun-betebeharraz salbuesten dutenean edo epaileek ebazpen judizial bidez eskatzen dutenean izan ezik.

 

Bitartekariak bitartekaritza profesionalaren jardueran bidezko interesa asetzeko behar den tratamendua ere sartzen da.

 

Eta, estatistika-helburuetarako, gai honetan eskumena duen administrazio publikoaren aginduak bete behar dira.

 

2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

 

15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.

 

2008/52/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko maiatzaren 21ekoa.

 

5/2012 Legea, uztailaren 6koa, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa.

 

1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Euskadiko Familia Bitartekaritzakoa.

 

Bitartekarientzako Europako Jokabide Kodea.

 

Nori jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, baldin eta legezko betebeharrik ez badago. Estatistika-helburuak tarteko, bitartekaritza bakoitzaren datuak bitartekaritzaren alorreko zerbitzu publiko eskudunei helaraziko zaizkie, erregelamendu bidez ezarrita dauden baldintzetan eta Datuak Babesteari buruzko Legean finkatutako printzipioak errespetatuz.

 

Era berean, beste sistema batzuekin ere lotuko dira. Zehazki, bitartekaritzako zerbitzu profesionalaren beraren kontrolari eta kudeaketari lotuta egongo da fitxategia, bai eta Datuak Babesteari buruzko Legearen mende dauden zerbitzuak emateko kontratuen bidez ere.

 

Indarreko kontratuak:

 

CodeSyntax SL enpresaren bidez aholkularitza informatikoko zerbitzuak emateko kontratua. B20696092 zenbakiko IFK du eta Eibarren dago, Azitain Industrialdea, 3, 20600 helbidean.

 

LAUKI AHOLKULARITZA SL enpresaren bidez aholkularitza juridikoa, fiskala, laborala, finantzarioa eta kontabilitatekoa emateko kontratua. B75026518 zenbakiko IFK du eta Bergaran dago, Ibargarai, 18, behea, 20570 helbidean.

 

Bestalde, ez dago aurreikusita datuak nazioartean transferitzea.

 

Zer eskubide dituzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Eskubidea duzu datuetan sartu eta horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko, bai eta horien tratamendua mugatzeko edo eragozteko ere.

 

Eskubidea duzu emandako baimena nahi duzunean kentzeko.

 

Eskubide horiek erabiltzeko, fitxategiaren arduradunarengana jo dezakezu eta idatzizko eskaera aurkeztu, NANaren kopiarekin batera. Horretarako, bi aukera dituzu: Moiua Bidea, 2, 20570, Bergara (Gipuzkoa) helbidera joatea edo contact@bitartekaria-mediadora.com helbide elektronikoa erabiltzea. Eskabide horren ondoriozko jarduketez informatzeko betebeharra hilabeteko epean bete beharko du fitxategiaren arduradunak. Epea beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, eskabideak bereziki konplexuak badira. Luzapena lehen hilean jakinarazi beharko da.

 

Eskubidea duzu erreklamazioa aurkezteko, bereziki ohiko bizilekua edo lantokia duzun edo ustezko arau-haustea gertatu den estatu kidean datuen babesaren alorrean eskumena duen kontrol-agintaritzaren aurrean.

 

Nola lortuko ditugu zure datu pertsonalak?
Komunikazio-sareetatik lortuko dugu bitartekaritza-lanak gauzatzeko behar den informazioa. Hauek izango dira komunikazio-sareok:

 

Webguneko inprimakia
Mezularitza elektronikoa
Telefono profesionala
Posta
Elkarrizketa pertsonala

 

Bitartekaritza-zerbitzuei buruzko legean jasota dagoenez, hainbat modu daude datuak jasotzeko:

 

Bi aldeak ados jarrita.

 

Alde bakarraren ekimenez, bien artean bitartekaritzapean jartzeko egindako ituna betez.

 

Alde batek eskatuta, aukera dago gatazkan dagoen beste aldearekin harremanetan jarri eta gonbidapena bidaltzeko, bere borondatez informazio-saio batean parte har dezan. Horrek eskubidea izango du saiora joateari uko egiteko edo bitartekaritza-prozedura hasi nahi ez izateko.

 

Edo, bestela, prozesu judizial batean indarrean egonez.